+34 943 140 451 pili@iribar.com

Getariaren bihotzean dago ** izarreko pentsioa; hondartzatik bi minutura dago.

3 gela bikoitz eta 1 gela hirukoitz ditu. Gela guztiak kanpora dute leihoa eta bainugela guztiz hornitua.

San Roke kalean guztiz ekipatuta dauden bi apartamentu ere baditugu. Batek 2 lagunentzako lekua du eta besteak 3 lagunentzako lekua. 

  Zerbitzuak

Iribar jatetxea eraikin berean dago eta parrillan egindako arrain, haragi eta barazkiak zein euskal sukaldaritza tradizionala dastatu daiteke bertan. Gaur egun, jatetxea Iribar familiaren  hirugarren belaunaldiak dihardu bertan lanean. 

Erreserbatarako telefonoa: +34 943140406

Getaria

Mendi hegal batean dago Erdi Aroan harresiz inguratuta egon zen hiribildua. Deigarria da oso San Anton mendia. “Getariako arratoia” izenez ere ezagutzen dute itsasoari begira dagoen mendi hori, animalia horren itxura baitauka. Juan Sebastian Elkano, munduari bira eman zion lehen itsasgizonaren.

Herrian sartzearekin batera, Elkanoren omenez eraikitako monumentuarekin egingo dugu topo. Harlanduz egindako piramidea da. Nabigatzailearen ohorez egindako beste bi eskultura daude herrian.

Kristobal Balentziaga diseinatzaile entzutetsua ere oso gogoan dute herrian. 1895ean jaio zen, eta Aldamar jauregian, XIX. mendeko eraikin soilean, ekin zion goi mailako joskintzari.

Getariakoa da, ezbairik gabe, Gipuzkoako arrantza-porturik zoragarriena. Arrantza-ontzien ugaritasunari eta kaian dauden instalazio modernoei esker, harrapatutako arraina berehala kontserbatzeko aukera dago herriko kontserba-industrietan. Jatetxe eta erretegi ugari daude, gainera, portu inguruan. Merezi du txingarretan erretako arrain freskoa jatea eta txakolin ederra, jatorriko izendapena duen ardo zuria, dastatzea.